xagukumeak
Maixa eta Kontxu bi xagukume dira, ahizpatxoak.
Gaur herriko festak direnez, biak daude irrikitan bertara joateko.
Maixak herriko plazan izango den antzezlana ikusi nahi du. Kontxuri, ordea, bost axola artistak, berak hitz gurutzatuen azken alea erosi nahi du eta gero ferietara hurbildu. Xagu amak, aldiz, gaur ez die ateratzen utzi nahi, badaki garai honetan herrian xagu-harrapatzailea ibiltzen dela eta ez du arriskatu nahi. Maixak eta Kontxuk amaren esanei uko eginez, bera lotan dagoenean, ihes egingo dute. Bizikleta hartu eta korrika joango dira herriko plazara. KONTUZ!"