ongi etorri etsai hori
1993an museo handi baten aldarrikapena egin zuten instituzioek.
Herri kultur taldeek arduraz jasoko dute berria. Honen ondorioz, HIKA TEATROA kalera itzuliko da.
Sudur-gorriko gizontxo bat herritik zehar dabil musika jotzen, pilotei eragiten, saltoak egin eta guztiei festara gonbidatzen. Ongi etorriak herri kulturaren festara! Herriaren beste aldean, lehendakaria buru dela, jende multzoa prestatzen ari da beste ongi etorri baterako. Aurrekoarekin alderatuz, honek kultur proiektu handi bat dakar eskuetan, ikaragarrizko museo bat, mundu osoko artisten erakus-leiho izango dena, herri kulturaren kalterako, diru guztiak xahutzeko arriskua daukana.