oihanaren legea
"Oihanaren legea", komedia atsegin eta basati honetan, Lupek maitasuna eta izua ezagutuko ditu. Bere buruaren jabe izaten ikasiko du eta bere gorputza eta desioen jabe bihurtuko da.
Guztiok gaude erromantizismoz bustiak eta maitasuna imajinatzen dugunean edo maitemintzen garenean, Romeo eta Julieta-tik hurbilago gaudela pentsatzen dugu Lauren eta Ardí-rengandik baino. Ez dugu sinesten udako amoranteen intentsitateak, motza izanagatik funtzionatu duela. Zaila da pasioaren jarraikortasunean sinestea Romeo eta Julietak errutina eta egunerokotasun gordina bizi izan balute. Hor hasten da protagonistaren desengainua, ezkon bizitzaren asperdura eta adulterioari aurre egin beharko baitio. Bikote ezberdinekin probatuz doan neurrian, benetan zer nahi duen jakingo du.