m-26 paris
Beren biziaren inguruan dantza eta amets egiten duten lau emakume dira.
Eguneroko bizitza, bizitza urratua, bizitza arrotza, itxaropenezko irribarrea bizitzari.
M-26 Paris, errepide bateko toki bat. Hilabete bukaerako egun bat. Malenkoniazko istorioa. Zer hoberik Edith Piaf-en kantuak horretarako.HIKA Teatroaren dantza munduan lehen urratsa. Iņaki Landak sortutako koreografia honetan, mugimendu bakoitzak hitz egingo du, eta guztioi geureak egiten zaizkigun leku eta egoeretara eramango gaitu. Emozioz osatutako bide bat ilunabarrean.