kosmodisea 2009
Kosmodisea, HIKA-k 2009ko maiatzaren 4an Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuarentzat egindako gala, Kursaaleko kubo handian 6 eta 22 urte bitarteko 1400 gazte bilduz.
1 2 3 4 5 6
Gipuzkoako gazte ekintzaileak, ongi etorri Kosmodisea 2009ra, ziber-fantasiaren bidaia magikora!!! Bidai magiko honetan gaur dena da posible, den-dena... Ipuin kontalariak, dantzari izan nahi duten pailazoak, pailazo izan nahi duten dantzariak, espaziora bizitzera joan den trapezista, etorkizuneko alkatearen bertso tranpak, hegan egiten duten arrainak, izarretako ipuin kontalariak... Bizitza antzezpen bat balitz bezala, murgildu ametsetan! Hegan egingo dugu... uretan.