ixa
Ixa agindu diotelako joan da antzokira eta han konturatuko da antzerkiko jendeak, beste behingoz ez duela agindutako lana ordaintzeko asmorik. Horrek erabat sutuko du Ixa. Antzeztokira igo eta bere historia kontatzeraino.
Izan ere, Ixa-k badu zer kontatua. Eta asko. La Nabaleko langile izan zenetik, gaur egungo gizartean hain garrantzitsua den lanbide berezi bat edukitzeraino pasa dituen guztiak, esate baterako. Ezin da esan, ordea, zein den Ixa-ren lanbidea. Hori du baldintzatako bat: diskretoa izatea. Egoerak hala bultzata esan egingo die azkenean antzokian dauden guztiei. Hauetako asko, seguruenik, Ixa-ren ofizio berekoak. Eta ofizio bereko edo ez, denek izango dute ustekabea Ixa-k hartzen duen erabakiarekin: bere langile eskubideak defendatzeko erabaki gogor bat hartuko baitu. Antzokira joaten denak bakarrik ezagutuko duen erabakia.