ilargiaren bi aldeak
Ilargiaren alde bakoitzean bizitzak ezberdin taupatzen du. Gaztetxo 1, gerretara jolastuz dibertitzen da; gaztetxo 2k aldiz, jolas egiten du gerraz ahaztu ahal izateko.
Marra batzuek banatu egiten dute. Dena. Bitan. Hegoa eta Iparra; zuriak eta beltzak; azkarrak eta ergelak; handiak eta txikiak; zoriontsuak eta zorigabeak; aberatsak eta pobreak. Marra batzuk hesi dira. Marraren alde batean edo bestean. Marraz honuntza. Marraz haruntza. Ez pasa; ez sartu; ez zapaldu. Kontuz, marra! Marra batzuk ikusi litezke. Eta tolestu; eta borobildu, eta bihurritu, eta astindu. Marrak gainditu litezke, eta zapaldu, eta mugitu. Marren gainetik, marren azpitik, marretan barrena ibil gaitezke. Marra batzuk ikusezinak dira. Eta hala ere tolestu litezke; eta borobildu. Eta bihurritu eta astindu. Eta gainditu, zapaldu, mugitu. Eta marrak batu dezake. Eta ez banatu. Zer da marra, bi puntu elkartzen dituen lerroa besterik?