groau!

Katua ez banaiz... zer ote naiz ni?

Lau hanka, baina miaurik ez, bibote bi, baina marraorik ez, buztan beltza, baina ilerik ez...
1 2 3 4 5 6 7 8 9
Nor ez da, behin edo behin haurra izan eta tximinoa dela pentsatu, katua izan eta txotxongilo gisa ikusi bere burua? Bai, hau katu baten istorioa da. Baina ez da katu arrunta batena. Ez, katu honek ahizpa bat du. Ama ere bai. Amona izan daitekeen izeba bat ere badu, baina katu honek bere etxean beste inork ez duen beste gauza asko ditu. Ile beltzbeltza, indar gutxi, gorputz txikia eta ahots bitxi-bitxi bat: miau egin beharrean karraska egiten du. Azeria ote da, ba...? Erbia, agian...? Katagorria, akaso...? Txakurra, behar bada...? GROAU! Ipuin herrikoien egitura borobila jarraituz, musikaz osaturiko bidaia bitxi eta hunkigarria.

EMANALDIAK

Dagoeneko ez da egiten.