arraultza delikatuak
Etxeko euskara edo euskara alfabetatua.
Zeinek ote du label-a?
...taberna batean ezohiko ikuskizun bat izango da: emakume batek ikerketa bat aurkeztuko die bertan txikiteoan ari diren pertsonei. Ikusleen artean bada bereziki atentzioa deitzen digun gizona. Txikiteroen artean galduta dago. Eskuetan euskaraz alfabetatzearen aldeko foileto bat du, baina laster jakingo dugu, bere ustetan etxeko euskara dela axola duena. Bitartean, emakumea bere hitzaldia aurkezten hasia da, arbasoen garaietaraino denboran salto eginez. Bere hitzei laguntzeko irudiak erabiliko ditu. Gure gizona zur eta lur geratuko da argazkietan agertzen direnak bere benetako arbasoak direla konturatzen denean...